Lanuzteak Fuchosan, lan hitzarmenaren alde

2006/12/07
Fuchosako ia langile guztiek bat egin dute gaurko, abenduak 7, enpresa hitzarmenaren alde deitutako lanuzteekin. Enpresa Batzordeak deituta, txanda bakoitzak lau ordutako lanuztea egingo du. Dagoeneko 11 hilabete pasa dira hitzarmen bat lortzeko negoziazioak hasi zirenetik, baina denbora honetan enpresak ez ditu sindikatuen eskakizunak aintzat ere hartu.

Fuchosak Atxondon duen lantokiak irabazi handiak izan ditu azkenaldian, baina, negoziazioan bere etorkizunari buruzko zalantzak azaldu dizkie langileei, xantaierako tresna gisa. Enpresaren jarreraren aurrean, sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abenduak 5, 7, 12, 13, 14, 19, 20 eta 21erako.

Azkenik, ELA-Metalak langileei egindako mehatxuak salatu nahi ditu. Izan ere, zigorren mehatxua duten kartak bidali dizkie zuzendaritzak langile guztiei.