Lanuzteak Gipuzkoako Drogadenda eta Lurrindendetan

2007/05/03
Maiatzaren 5ean, Amaren egunaren bezperarekin bat etorrita, Gipuzkoako Drogadenda eta Lurrindendak lanuztea egingo dute 11:30tatik 14:00etara. Orain arte langile hauei ezartzen zaien hitzarmena Estatu mailakoa da; soldatak ez dira 700 euroetara heltzen.

Aurrekoa gutxi balitz, enpresa berdinek (If, Schlecker eta Basmo) askoz soldata hobeak ordaintzen dituzte Bizkaian (3000 euro gehiago urtean); Bizkaian hitzarmena probintziala da.

Hori horrela izanik, urte hasieran, Gipuzkoako hitzarmena negoziatzeko eskaera luzatu zieten Gipuzkoako langileek beren enpresei, baina gaur oraindik, ez dute negoziaketa bilera bakar bat egin nahi izan. Gauzak horrela, 600 bat langileko sektorea kalera irtengo da beren aldarrikapenak ezagutzera ematera, beren lantokien aurrean elkarretaratzeak egintez.

Donostiako langileek 13:00tatik 13:30etara elkarretaratze bateratua egingo dute, Donostiako Boulevardeko Bretxa Merkatal Zentruaren aurrean.