Lanuzteak Mungiako Zardoya Otis enpresan
2006/09/14
Gaur, irailak 14, lanuzteak egin dituzte Zardoya Otis multinazionalak Mungian duen lantokian. Lanuzteen arrazoia enpresak egindako hainbat irregulartasun salatzea izan da, batez ere lan egutegiari eta kontratazioaren inguruan egindakoak.
ELAk salatzen duenez, enpresak ez ditu betetzen bere garaian sinatutako akordioak, eta egungo legediaz baliatzen da langile berrien kontratazioan iruzurra egiteko orduan.