Lanuzteak Osakidetzan
2014/10/13
ELA, SATSE, LAB, SME, FFHE, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek bost egunetan lanuzteak deitu dituzte Osakidetzan. Gaur eguerdian aurkeztu dituzte deialdiak Bilboko Lan Ordezkaritzan. Lanuzteak arazo eta abendu bitartean egingo dira Osakidetzan ematen ari diren murrizketak salatzeko. Era berean, Osakidetzak negoziazio mahaian duen jarreragatik protesta deitu dute sindikatuek.
Azaroaren 6an, lau orduko lanuzteak egingo dituzte txanda bakoitzean. Azaroaren 13an, egun osoko greba egingo dute Arabako zentro guztietan, azaroaren 20an Gipuzkoakoetan, eta 27an Bizkaikoetan. Abenduaren 4an, berriz, egun osoko greba orokorra egingo dute hiru herrialdeetako zentro guztietan.
ELAren iritziz Jaurlaritzak mahai sektorialean aurkeztu zien proposamena "iraingarria" izan zen, eta "errespetu falta" izan zen "proposamen seriorik egin ez izana".
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak osasun publikoan 3.000 pertsona baino gehiago kaleratu dituela eta 8.000 langile behin behineko kontratuarekin daudela salatu du behin baino gehiagotan ELAk.