Lanuzteak Tuterako Arestant enpresan

2007/03/12
Tuterako Arestant enpresako langileek lanuzteak hasi dituzte martxoaren 12an, lan hitzarmenaren negoziaketek bizi duten blokeo egoera salatzeko. Enpresaren zuzendaritzak langileen kalterako diren aldaketak egin ditu lanaldian, eta horren truke egin duen eskaintza oso txikia da.

Lanuzteek 10 egun iraungo dute, eta txanda bakoitzean bi ordukoak izango dira.