Lanuzteen deialdia udal eta foru administrazioan EAEn

2004/05/21

ELAk eta LABek ordu bete eta erdiko LANUZTEAK deitzea erabaki dugu, goizeko eta arratsaldeko txandatan, udal eta foru erakunde guztietan, bai eta haien menpe dauden erakundeetan ere. Lanuzte horiek EKAINEKO ASTEARTE, OSTEGUN ETA OSTIRAL GUZTIETAN egingo dira. Ekimen orokor hori, erakunde bakoitzean erabakitakoarekin bateragarri izango da.

Lanuzte horien helburuak argi eta garbi daude:
* Grebaren eragina jasaten ari diren langileen lan baldintzak negoziatzea eta zehaztea.
* Negoziazio hori, zenbait negoziazio mahai irekitzearen bitartez egin beharko da, bat etorriz bai lan arauarekin (Langileen Estatutua), bai eta ordezkaritza erakundeei, lan baldintzen zehaztapenari eta herri administrazioen esanetara dauden langileen parte hartzeari buruzko ekainaren 12ko 9/87 Legearekin ere.

Joan den urtearen amaieran igorritako idazki baten bitartez Udal eta Foru Erakundeetako ordezkari nagusiak premiatzen genituen hainbat premisa bete zitzaten edo erakunde bakoitzean negoziatzeko prest ager zitezen, bertan akordioak lortzeko borondate argiz. Orain argi esan dezakegu ez dutela bete ez bata ez bestea.

Beste alde batetik, han-hemenka jaso dituzte zein diren sektore honetarako beharrezkotzat jotzen ditugun edukiak eta, orokorrean, eduki horiek onartzeko agertu duten jarrera espero zitekeenetik oso urrun dago.

Sektoreko hutsune handienak ENPLEGUAN ETA SOLDATAN DAUDELA USTE DUGUNEZ, erakunde bakoitzean ondorengo edukien aldarrikapena egiten jarraituko dugu:

* Soldataren igoera langile guztientzat, KPI+600 euro. 18.200 eurotako gutxieneko soldata, sektore horretan bizi diren beste ezegonkortasun egoera batzuekin zuzenean erlazionatutako ondorioekin.
* Urtero estrukturalak diren zerbitzuetako beharrak etorkizuneko enplegua errazteko neurriekin jantzita betetzen dituzte baina zabor-kontratua kalifikazioa merezi dutenekin. Ezegonkortasunak gure zentro eta udaletan gero eta gehiago janzten du mozorro hori eta lan baldintzak berdindu behar ditugu, hemendik aurrera horren merke atera ez ateratzeko.
* Azpi-kontratazioa. Kontratak, azpikontratak, kanpoko bideak, zerbitzuen pribatizazioak... izena edozein izanda ere behin-behinekotasunaren aurpegiak baino ez dira. Letra handiz idatzi nahi dugun Zerbitzu Publikorako apustu irmoak bere kudeaketan eta bertakoek dituzten lan baldintzetan eragina izatea eskatzen du.

Horrez gain, badirudi aurrera jarraitu nahi dutela bi sindikaturekin aurrera eramaten ari diren sektorearen negoziazio antzeko horrekin, bi sindikatuek, batera, ordezkaritzaren %18a ere ez badute ere. Benetako eta legezko negoziazioa oztopatu nahi duten negoziazio antzeko horrek EUDELen eta Foru Aldundien interesak ari dira defendatzen, horietan babestuz, esparru bakoitzeko mahaiak ireki daitezen.