osasunbidea

Larrialdi Zerbitzuaren kolapsoa aurreikuspen ezagatik eta antolaketa eskasagatik gertatu da

2024/01/04
25 pertsona baino gehiago daude NOUko korridoreetan ohatiletan ospitaleratu ezinik oherik ez dagoelako, batzuk atzoko 12:00etatik esperoan. Osasunbideko zuzendaritzak Larrialdietako Zerbitzuan behar adina langile egotea ziurtatu beharra du.

ELAk salatzen du NOUko Larrialdi Zerbitzua kalapso egoera larrian dagoela atzotik (urtarrilak 2). Arnas aparatuko gaixotasunen gorakadak bat egin du Larrialdietako Zerbitzuan nahikoa oherik eta langilerik ez egotearekin, aurreikuspen faltagatik, eta zerbitzua kolapsatuta geratu da. Gaur 25 pertsona baino gehiago daude korridoreetan ohatiletan ospitaleratuak izateko esperoan, horietako batzuk atzoko 12:00etatik.

ELAk salatzen du ez direla sistematikoki betetzen paziente kopuruaren gainkargari buruzko jarduera protokoloak, eta aurreikuspenik gabe jokatu duela zuzendaritzak, antolamendu kaosa sortuz. ELAk Osasunbideako zuzendaritzari eskatzen dio bere erantzunkizuna hartu eta konponbideak ezartzeko.

ELAk giza baliabide eta baliabide tekniko gehiago eskatzen ditu Osasunbidean, eta zehazkin, Larrialdi Zerbitzuan. Osasunbidearen egiturazko arazo dira inbertsio urriegia, langile gutxiegi izatea (Europako bataz bestekoaren azpitik), eta ELGEn bataz beste baino %23 ospitaleko ohe gutxiago izatea. Egiturazko arazo hauek gaur pazienteak eta langileak bizitzen ari diren egoera larri honen erroan daude.