Larriki gaixo dauden presoen aldeko manifestazioarekin bat egin du ELAk
Bilbon, Argitara emandako komunikatu batetan, Espainiako gobernuak daraman presondegietako politika ankerra salatu du ELA-k. Presondegietako politika hau preso dauden pertsonekiko krudeltasun eta mendekuan oinarriturik dago, hain justu inoiz baino aukera hobeagoa denean normalizazio politikoari ekiteko.
Sakabanaketa dela eta presoen senitartekoei ezartzen zaien gainerako zigorra- azken trafiko istripuek halaxe frogatzen dute-, bizi osorako zigorrak eta larriki gaixo dauden presoak atxiloan mantentzea presondegietako politika honen ezaugarriak dira. Iosu Uribetxeberria da politika honen azken adibidea baina ez bakarra.
Gizagabeko politika honekin berehala bukatzeko exijentzia berresten du ELA-k eta, bide batez, Iosu-ren berehalako askatzea, egungo legedia aplikatuz honezkero kalean aske behar zuen eta
Azkenik, larunbaterako arratsaldeko 17,30etan, Donostian eta arrazoi hauekin Herrirak deitu duen manifestazioarekin bat egiten du ELA-k. Leloarekin bat etorriaz “Giza eskubide guztiak, euskal presoak Euskal Herrira”, dei egiten diogu bere militantziari eta langile orori bertan parte hartu dezan.