Lasarte-Oriako Udalak greban zeuden Auzolagun-eko 11 emakume kalean utzi ditu

2004/11/08
Ana Urtxuegia, Lasarteko alkateak, bere mehatxua bete du

Lasarte-Oriako udalak Auzolagun-eko sukaldaritza zerbitzuak deuseztatu ditu, urriaren 26tik greban zeuden azpikontrata honetako 11 langileak (emakumeak guztiak) kalean utzita.

Duela urte bat lan baldintzak hobetzeko asmoz, langileek erreibindikazioak biltzen zituen plataforma aurkeztu zuten. Geroztik Udalak negoziazio guztiak eragotzi ditu.

Ana Urtxuegia alkatearen jarrera diktadorea berriro salatu nahi dugu, negoziazioa eta elkarrizketaren bitartez gatazka konpondu beharrean, 11 langile kalean uztea nahiago izan duelako. Gogoratu dezagun emakume hauek, duela bi urte zegoen azpikontrata eta udalaren artean sinatutako akordio bera erreibidikatu dutela. Ez gehiago eta ez gutxiago.