Lasarteko Michelin enpresaren zuzendaritzak lanera deitu ditu CODIV-19az kutsatzeko arrisku handia duten langileak

2020/04/20
ELAk salatu duenez, nahiz eta langileen zati batek ERTEan jarraitzen duen, zuzendaritzak lanera deitu ditu CODIV-19az kutsatzeko arrisku handiena duten pertsonak, hala nola 60 urtetik gorakoak eta osasun-arazoak dituztenak. Jarduera horien bidez, agerian geratzen da enpresak ekoizpena langileen osasunaren aurretik jartzen duela.

Hortaz, Lasarteko langileen zein haien familien osasuna lehenestea, lantegian kutsatzeak saihesteko neurri guztiak hartzea eta arrisku egoeran dauden langileek  instalazioak ekiditea eskatzen du ELAk.