Bizkaiko Arte Grafikoak
Lau greba egun deitu dituzte hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiteko
Bizkaiko Arte Grafikoen sektorean 1.900 pertsona inguruk egiten dute lan. Azken hitzarmena 2011koa da, eta 2013an, patronala estatu mailako hitzaremana inposatzen saiatu zen. CEBEK patronalak porrot egin zuen saiakeran, epai batek onartu baitzuen Bizkaiko azken hitzarmena ultraaktiboa zela.
Geroztik, patronalak ez du sektoreko hitzarmen berri bat negoziatzeko borondaterik izan. 2023ko ekainean ordea, negoziazio mahaia eratu zen berriro, baina egindago hamabi bileretan, CEBEKek ez du negoziatzeko borondaterik erakutsi. Are gehiago, proposamen atzerakoiak egin dituzte hainbat arlotan, erosahalmena berreskuratzean kasu. Gainera, beste hainbat aldarrikapen ere atzera bota dituzte.
Egoera honen aurrean, negoziazio mahaian ordezkaritza duten sindikatuek (ELA, LAB, CCOO eta UGT) lau greba egun deitu dituzte Bizkaiko Arte Grafikoen sektorean, eta hainbat mobilizazio adostu horren atariko. Apirilaren 16an gozieko 10:00etan CEBEKen aurrean egingo dute mobilizazioa, eta apirilaren 22an sektoreko enpresa erreferentzial baten aurrean.