Bilboko Hotel Occidental
Lau greba egun gehiago hitzarmenaren alde

Barceló Hotels and Resorts taldeko Occidental Bilbao hoteleko komiteak beste lau greba egun deitzea erabaki du, ekainean lau greba egun egin ondoren, 2019tik berritu gabe dagoen hitzarmenaren defentsan.
Deialdi berri honen arrazoiak honako hauek dira: hoteleko zuzendaritzaren borondate eza gatazkako desblokeoan, eta 4 greba egunetan enpresaren aldetik jasan dituzten gehiegikeriak: enpresa lagileekin hitzarmena negozitzeko bildu beharrean, langileak legez kanpo ordezkatu ditu, grebarako oinarrizko eskubidea urratuz. Lan Ikuaskaritzak esku hartu behar izan du.