Lau urte hauetan, Eusko Jaurlaritzak funtzio publikoa bere interesetara makurtu du

2008/12/15
ELAk azken lau urteotan enpleua eta negoziazio kolektiboaridagokionean Eusko Jaurlaritzaren ibilbidea kritikatu du. Bere esanetan, balantzea ezin okerragoa da.“Gobernu honek bi legealdi besterik ez ditu behar izan, lan harremanetan jarrera demokratikoak desagertarazteko”.

Gobernuaren ardura zuzenean dauden sektore ia guztiek izan dute nolabaiteko gatazka lan baldintzeekin lotuta. Hauetariko baten bera ere ez da gehiengoarekin akordiorik erdietsi, azaldu du.

Era honetan, administrazioek gutxiengoarekiko akordioa hautatu dute sistematikoki. Akordio hauek alde sindikalik ahulena sinatzen ditu, eta ez dute benetako arazoak konpontzeko balio. Administrazioek partxeak ipini besterik ez dute egin, ELAren iritziz.

Irakurri txostena