Laudioko Tomas Acha enpresako langileek 75 egun daramatzate greban
2012/03/14
Tomas Acha, Laudioko garraio-enpresa da, eta haren langileak mugagabeko greban daude, 2012ko urtarrilaren 2tik. Honez gero 75 greba-egun izan dira, lan-gatazka batengatik. Gatazka horren muina soldatak ordaindu ez izana da, eta baita 30 langileen enplegua ziurtatzen duen industria-planik ez izatea ere.
Bestalde, martxoaren 8an Arabako Lan Ordezkaritzak ezetza eman zion Enplegu Erregulazio Expedienteari. Ezetzaren arrazoietan argiro ikusten da enpresa-zuzendaritzaren portaera:
- Langileen ordezkariei ez zaie entzunaldirik eman, eta beraz ez da negoziaziorik egin. Enpresaren “asmo txarra” dagoela dio.
- Ez dute daturik aurkeztu, enpresaren egoera kaleratzeen eskaerarekin bat datorren ikusteko.
ELAk salatu du, Tomas Acha-ko zuzendaritzak ez du erakutsi gatazka konpontzeko borondaterik duenik. Are gehiago, gatazka indargabetzeko asmoz kriminalizazioaren bidetik abiatu da, berez lan-gatazka bat izan arren.
ELAk enpresako zuzendaritzari erantzukizunez jokatzeko exijitu dio, Era berean, lan-agintariei gertaturikoa kontuan hartzeko eskatzen die, beti ere gatazka konpontzeari begira.