Benito Menni - Elizondo
Laugarren greba astea elkarretaratze batekin itxiko dute

Gaurkoarekin, Elizondoko Osasun Mentaleko Benito Menni zentroko langileek 4. greba astea burutu dute. Greba eta mobilizazioekin,Hermanas Hospitalarias-ek zentroan dituen hiru eraikinetako baten itxiera salatu eta honek langileengan eta eskeintzen den zerbitzuandakarrenkaltea salatu dute.
Enpresa-etekinak are gehiago handitzeko ahaleginean, enpresak Bertizko eraikinean zeuden 36 erabiltzaileak birkokatu ditu, eta horrek kalte nabarmena eragin du emandako arretaren eta zerbitzuaren kalitatean, eta kalte nabarmenak eragin dizkio plantillari. Izan ere, langile batzuk kaleratuak izan dira, eta beste batzuk, berriz, beraien lan balditzak murriztuak edo funtzioak aldatuta izan dituzte.
Besteak beste, erabiltzaileen lekualdatzeekin profil desberdineko pazienteak (moderatuak eta mendekotasun handia dutenak) nahastu dira, eta horrek arrisku egoerak sortu ditu paziente zaurgarrienentzat.
Era berean, enpresaren asmoak plantillako 33 langilei kaltea eragin die: zuzeneko kaleratzeekin, ezkutuko kaleratzeekin, funtzio aldaketekin eta lanaldi aldaketekin.
Nafarroako Gobernuari interpelazioa ere zuzena da. Publikoa izan beharko lukeen zerbitzua delako, eta pertsona zaurgarrien zaintza negozio bihurtzen duten enpresei azpikontratatzen dielako. Beharrezkoa da Gobernuak erantzukizuna bere gain hartzea.
Hau guztia salatzeko, elkarretaratzea deitu dute gaur, martxoak 14, arratsaldeko 19:00etan Elizondoko plazan.