Laugarren greba eguna Gasteizko Naipes Heraclio Fournier enpresan

2022/11/23
Gasteizko Naipes Heraclio Fournier enpresako langileek elkarretaratzea egin dute Eusko Legebiltzarraren aurrean, hitzarmenaren alde egiten ari diren laugarren greba egunean. Langileek pobretzeko prozesua gelditzea eskatzen dute.

Hurrengo greba eguna azaroaren 25a izango da. Plantillak elkarretaratzea egingo du Arabako Batzar Nagusien aurrean. Bertan, goizeko 10: 30ean, langileen ordezkariak alderdi politikoekin egingo dute informazio-saioa gatazkaren egoera azaltzeko eta plantillaren lan-baldintza eskasak salatzeko.