Laugarren greba eguna telemarketingaren alorrean

2008/01/28
Urtarrilaren 28an laugarren greba eguna izan da telemarketingaren alorrean, ELA eta LAB sindikatuek deituta. Aurreko deialdiak bezala gaurkoak ere jarraipen zabala izan du sektoreko langileen artean. Guztira langileen %70 inguruk bat egin du deialdiarekin.

Grebalariek bertako lan hitzarmena eskatzen dute orain dituzten soldata eta lan baldintza exkaxak hobetu ahal izateko. Izan ere, hilean 800 euro jasotzen dituzte eta 39 ordutako lan astea dute, igande eta jai egunak barne. Sektore honetan 3.000 daude Euskal Autonomia Erkidegoan, hauetako %95 emakumeak.

Bestalde, ehunka lagunek hartu dute parte eguerdian Bizkaiko Diputazioaren egoitzaren aurrean sektoreko langileek egin dute kontzentrazioan.

Hurrengo greba eguna otsailaren 14ean izango da.