Laura Gonzalez de Txabarrik Europa soziala eta autodeterminazioa aldarrikatzen du

2002/04/10
Laura Gonzalez de Txabarri, ELAren nazioarteko arduradunak, Europako Legebiltzarreko “Berdeak/Europako Aliantza Librea” antolatutako jardunaldian parte hartu du.
ELA, EUROPAKO LEGEBILTZARREAN Apirilaren 4an Laura Gonzalez de Txabarri ELAren nazioarteko arduradunak Europako Legebiltzarreko “Berdeak/Europako Aliantza Librea” taldeak hainbat sindikatu eta G.K.E.rekin antolatutako jardunaldian parte hartu du. Bilerak taldeon iritzia jaso nahi izan du Batasun Europarraren egituraketa berria prestatuko duen Konbentzioaren lanei begira. Gonzalez de Txabarrik bere hitzaldian eraikuntza europarrean aintzakotzat hartu beharreko bi gai azpimarratu ditu: Europa sozialarena eta estadurik gabeko nazioak izan behar duten lekuarena. Azken gai honi buruz autodeterminazio eskubideari bidea eman beharra gogora arazi zuen. Hitzaldi osoa: EL FUTURO DE EUROPA