Legazpiko etxez-etxeko langileek mobilizazioak hasi dituzte lan hitzarmen duin baten alde

2022/09/29
Legazpiko etxez-etxe zerbitzuko eta Meazti etxeko langileek mobilizazioak hasi dituzte lan baldintza hobeak aldarrikatzeko. Zerbitzu publiko hau udalak Eulen Servicios Sociosanitarios enpresari dauka esleitua eta euren hitzarmena negoziatzen ari dira. Enpresa honek izugarrizko mozkinak ditu baina langile gehienak, emakumeak, kontratazio partzialak izanik, hilabete bukaeran etxera eramaten duten soldata bataz-beste ez da 1000 eurotik gorakoa.

Prezioen gorakada eta bizitzaren garestitze nabarmena bizitzen ari garen honetan, langileek ezinbestekoa jotzen dute euren soldata igoerak KPIko erreferentzia izatea eta genero arrakala desagertzeko, hitzarmenean hobekuntzak izatea.

Udalari ere eskaera zuzena egiten zaio; zerbitzuaren arduraduna izanik, zerbitzua kalitatezkoa eta langileen aldarrikapenak barneratuko dituen hitzarmena bermatu dezala, herriko pertsona heldu eta beharrak dituztenen zaintza erdigunean jarriko duen eredu bat bultzatuz.