LEGE KONKURTSAL BERRIAK LANGILEEN ESKUBIDEAK ERASOTZEN DITU

2004/08/31

Indarrean jarri den Lege Konkurtsala beste urrats bat da azken hamarkadetan langileen eskubideak jasaten ari diren etengabeko erasoan, German Kortabarria, ELAren komunikazio idazkariaren iritziz.

Lege berriak indargabe uzten du orain arte hartzekodunen konkurtso egoeretan langileen azken hilabeteko soldatak izan duen lehentasun osoa. Hemendik aurrera enpresak bere langileekin dituen zorrak zor arrunten mailan jartzen ditu, beraz, berme berezia (hipoteka, etab.) duten zorren atzetik. Bestalde lan epaitegiak baztertuz, jurisdikzio berri batek, merkatu irizpideei lotuagoak, hartzen du bere gain horrelako egoeretan langileen eskubideen zaintza: soldatak, lan-baldintzen funtsezko aldaketa eta lan kontratuen amaiera bera. Hori gutxi balitz, langileari bere kontratua eteteko orain arte zuen aukera ukatzen zaio. Azkenik, zeharka bada ere, legeak murriztu egiten ditu euskal administrazioen betearazteko eskumenak.

Kortabarriaren iritziz, hau guztia politika neoliberalaren adierazpen berri bat dugu. Langileen gutxieneko eskubideak jasotzen dituen Lan Zuzenbidearen eraispena du helburu politika honek, pertsonen premia eta eskubideak merkatuaren menpe jartze aldera.