LEGEBILTZARREKO MAHAIKO KIDEEKIN SOLIDARITATEA

2003/12/04

Eusko Legebiltzarreko Presidentea, Juan Mari Atutxa, eta Gorka Knör eta Kontxi bilbao Mahaikideen deklarazioak zirela eta, Justizi Epaitegi Gorenaren aurrean egindako adierazpenetan ELAko komunikazio arduraduna den German Kortabarriak, euskal Legebiltzarrari eta erakunde honek ordezkatzen dituzen hiritarrei egindako erasotzat hartu du abian jarritako prozesu penala.

Euskadiko Justizi Epaitegi Gorenaren egoitzaren aurrean egon da ELAko bozeramailea, sindikatuaren epaituenganako solidaritatea azaltzeko, bertan gogorarazi du berriki beste hautetsi bat, Jon Salaberria parlamentaria, kondenatu dutela parlamentu-eztabaida batean adierazitakoarengatik.

Ekintza hauek eskubide eta askatasunen murrizketa larriaren adierazgarri dira eta zuzenbide estatua deitutakoaren instrumentu eta instituzioak, boterearen interesen eta estrartegien menpe daudela frogatzen dute.