Legezko edo zilegi ez diren zorren eztabaidan parte hartu du ELAK Brasilian

2013/11/13
Mikel Noval, gizarte arloko arduradunak, eta Janire Landaluzek, azterketa bulegoko kideak, hartu dute parte aste honetan Legezko edo zilegi ez diren zorren inguruan Brasilen antolatu den mintegian. ELAko kideek zor publikoen izaera eta jatorriari finantza erakundeei eta gobernuei argibide zehatzak eskatzeko ordua iritsi dela adieraz dute eta legezko ez direnak ez direla ordaindu behar azpimarratu dute.

 

Legezko edo zilegi ez diren zorrei buruz Brasilen egiten ari den mintegian gai honetan adituaz gain, mugimendu sozialetako arduradunak parte hartu dute. Novalen hitzetan zor publikoa interes kolektiboak finantzatzeko tresna bat izan beharko litzateke, eta ez sektore finantzario pribatura baliabide publikoak eskualdatzeko tresna. Horregatik, sare hori ulertzeko, funtsezkoa da jakitea nork hartu duen zorra, norekin, zertarako eta zein baldintzatan. “Oraingo egoera jasangaitza da, eta irauli behar dugu, gure esku dago-eta. Zorraren herri-auditoria bultzatzeak eta zilegi ez den zatia ordaindu gabe uzteak talka egiten dute oraingo eredu neoliberalarekin".