Legutioko atentatua gaitzesteko elkarretaratzea

2008/05/15
Legutioko atentatua salatzeko ELAk deitutako kontzentrazioan 300 bat pertsonek parte du Bilboko Guggenheim museoaren aurrean eginiko elkarratetatzean. Protesta hau "Langile eta abertzale garelako. Ez gaude ados" lelopean egin da.

Patxi Agirrezabala, komunikazio arduradunak ELAk Legution izandako atentatuaren gaitzespen argia azaldu du. Izan ere atentatu honetan, Jose Manuel Piñuel Guardia zibila hiltzen eta beste lau lagun zaurituta.

Agirrezabalak beste behin exijitu dio ETAri indarkeriaren eta borroka armatuaren bidea utzi dezala. “Bide horrek sufrimendua sortzeaz gain jendartearen gehiengoaren gutxiespena sortzen du”, azpimarratu du.