Lehen greba eguna Beti On telelaguntza-zerbitzuan hitzarmenaren negoziazioaren blokeoagatik

2022/03/21
ELAk, LABek eta UGT-k greba deitu dute martxoaren 21, 24, 28 eta 31n, eta apirilaren 4, 9, 11, 25 eta 30ean Beti On Telelaguntza Zerbitzuan, hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta dagoelako. Gaur, grebaren lehen egunean, elkarrateratzea egin dute Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, Bilbon. Martxoaren 24an, ostegunean, elkarretaratzea egingo dute 12: 00etan. Beste aldetik, ELAk salatu egin ditu ezarritako gehiegizko gutxieneko zerbitzuak, 2021ekoak baino handiagoak.

Beti ON, Eusko Jaurlaritzak urtean 365 egunetan 24 orduko deien etxez etxeko arretarako eskaintzen duen zerbitzu publikoa, Tunstall Televida – GSR – IMQ (ABEE) enpresa-batasunak kudeatzen du 2011tik, eta, horretarako, 41 milioi euro inguru bideratzen dira diru publikotik.
ELAk eta LABek grebara deitu dute; izan ere, sei negoziazio-mahairen ostean, enpresak proposamen atzerakoiak aurkeztu ditu langileentzat, eta negoziazioak oztopatzen ditu, denboran luzatu nahian, zerbitzuaren lizitazio-baldintza berriak atera arte (2022ko erdialdea).
Horrek esan nahi du plantillaren babesgabetasuna eta negoziazioaren zatirik handiena atzeratzea, ABEEa osatzen duten 100 langile baino gehiagoren interesen aurkako ziurgabetasuna sortuz.
ELAk eta LABek enpresa auzitara eraman dute aurrekoetan, lan-araudia ez errespetatzeagatik eta hitzarmenaren aplikazioan irregulartasunak aurkezteagatik.