Lehen greba eguna Bilboko Abando Hotelean
2014/06/23

Gaur hasi da ELAk Bilboko Abando hotelean deitutako greba mugagabea, zuzendaritzak garbitasun zerbitzu guztiak esternalizatzeko erabakiaren ondorioz.
Goizeko hamarretan, greban dauden langileak legez kanpo ordezkatzen ari direlako zantzu argiak izanik, greba-batzordeak sartzeko saioa egin du, baina hoteleko zuzendariak galarazi egin dio; beraz, ELAk egoera hau Lan-Ikuskaritzan salaketa jarri du.
ELAk grebaren jarraipenari buruzko balorazio oso ona egin du, garbitasun zerbitzua esternalizatzeko erabakiak eragindako beharginen %100ak bat egin baitu deialdiarekin. Sindikatuak gogora arazi nahi du zuzendaritzaren asmo hau gauzatuz gero ostalaritzan, sektore feminizatu eta prekario honetan, ondorio larriak izango lituzkeela.