Lehen greba eguna Gasteizko Quirón Salud Ospitalean KPIa lortzeko

2022/09/27
Gasteizko Quirón Salud Ospitaleko langileak, ELAko hiru ordezkarik ordezkatuta, gaur egiten ari dira deituta dauden hiru greba egunetako lehena, zuzendaritza hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzera behartzeko. Negoziazioak apirilean hasi ziren, helburu argi batekin: langile guztientzat KPIaren bermea lortzea.

Taldeak 2020an 2.000 milioi euro inguru fakturatu zituen arren, Gasteizko ospitalea ez dago bere langileei KPIri lotutako soldata igoerak egitearen alde.
Era berean, plantillak behin behinekotasuna eta ezegonkortasuna, soldata txikiak, txandaka lan egiteagatik plusik ez izatea, gaueko lanaren eta jaiegunengatik plus irrigarriak ordaintzea, gehiegizko lanaldia eta abar jasaten ditu, eta, horren ondorioz, langileek kalera irtetea erabaki dute gaur, bihar eta etzi, euren lana aintzat har dezaten.