Lehendakariak ez zien Caballitoko grebalariei harrerarik egin

2004/11/05

Caballitoko langileen alde Gasteizen egin zen manifestazioa Ajuria-Enea aurrean amaitu zen. Bertan Caballitoko langileek Juan Jose Ibarretxe lehendakariarekin biltzeko asmoa zuten, baina lehendakariak ez zituen hartu nahi izan. Urduritasun momentuak bizi izan ziren Ajuria-Enea aurrean manifestari eta ertzainen artean tira birak hasi zirenean.