Lehenengo bipilduak, gero kanporatuak

2008/02/22
Azken asteotako albisteetan etorkinen, batez ere etorkin irregularren babes gabezia eta zapalkuntza argi eta garbi ikusi ahal izan dugu.

Hona hemen adibide batzuk:

- 2005eko erregularizazio-prozesuaren ondotik, 61 etorkinek salatu dituzte iruzurrak, 1200 €-ren trukean lan-kontratua eta lan-baimena eskaini baitzizkieten gezurretan.

- Etorkinei maula egiteagatik auzitara eramandakoen aurkako epaiketa atzeratu da modu harrigarrian.

- Etorkinen atxiloketak ugaldu dira, baita pasaporteen eta bestelako agirien atxikitzea ere. Bat-batean etorkinak susmagarri bihurtu dira, etorkinak izateagatik beragatik.

-Irregularren kontratazioak aurkitzen dituztenean, euro bat orduko kobratzen duten langileei kanporatze-prozesuak irekitzen zaizkie, eta enpresaburuei ezer ez.

Atzerritarren kontuetan bazterrak nahita nahasten dira, ez baitago borondaterik atzerritarren egoera normalizatzeko.

Horrelako egoerak, ELAren ustez, Atzerritarren Legearen ondoriozkoak dira, etorkin gehienak eskubiderik gabe geratu baitira, eta beraz, haien bizitza, bizimodua eta duintasuna kolokan.

Etorkinen lanaz eta babes-gabeziaz aberasten direnei zigortzeko eskatzen du ELAk. Atzerritarren Legea permisiboa eta iluna da, eta nahaste-borraste horretatik enpresaburuak ateratzen dira irabazian. Bestalde, zapalkuntza salatu dutenen kanporatze-prozesuak gelditzeko ere eskatzen du ELAk, salaketa horiek beharrezkoak baitira gehiegikeriak aire zabalera ateratzeko, eta berriro ez gertatzeko.