Lehenengo greba eguna arrakastatsua izan da Salva enpresan (Lezo)

2022/10/26
Gaur, urriak 26, lehenengo greba eguna egin dute Salva Industrialeko enpresako 150 langileek enpresa batzordeak (5 ELA, 4 LAB) deituta hitzarmen duin baten alde, eta produkzioa gelditzea lortu dute. Beraz, grebaren jarraipenaren balorazio oso positiboa egiten du ELAk.

Bihar beste greba eguna egingo dute ogigintzarako labeak egiten dituzten enpresako langileek, eta egoera aldatu ezean, hurrengo asterako beste bi greba egun deituta daude, asteazkenean eta ostegunean (azaroaren 2an eta 3an), hain zuzen.

Negoziazioek ez badute aurrera egiten, greba mugagabera joko dute langileek.