Irungo Alai Extrusion

Lehenengo greba egunean ekoizpena geldiarazi dute

2024/02/19
Gaur, otsailak 19, lehenengo greba eguna egin dute Irungo Alai Extrusion enpresako langileek, lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmenaren alde, eta produkzioa gelditzea lortu dute. Beraz, grebaren jarraipenaren balorazio oso positiboa egiten du ELAk.

85 langile ditu enpresak, eta kimiketako sektorekoa da. Bihar berriro greba egingo dute, eta negoziazioak ez badu aurrera pausurik egiten, greba egingo dute ostiralera arte. Gainera, horiekin jarraitzeko aukera dago mahai gainean. Gogoratu behar da 2022tik dabiltzala hitzarmena negoziatu nahian.