Leioa Wagen-eko greba amaitu da, 23 egunetako grebaren ostean

2007/07/17
Amaitu da Bizkaiko Leioa Wagen auto saltokiko greba. Ondo amaitu ere: datozen hiru urteetan langileek %22 eta 26 bitarteko soldata igoerak izango dituzte. Soldata hobekuntza hauen bitartez Auvol eta Leioa Wagen lantegietako parekatzea bideratzen da. Era berean, akordio honek jasotzen dituen aurrerapenen artean, gaixoaldietarako soldata osoa, joan-etorrietarako gehigarriak eta kategorien berrikustea daude.

ELA-Metaleko federazioaren esanetan posible izan da akordio on bat sinatzea, UGT eta CCOO sindikatuek kontra egin eta zuzendaritza alde guztietatik greba apurtzen saiatu den arren.

Leioa Wagen-ek 200 langile ditu eta Audi y Volkswagen autoak saldu eta konpontzen ditu.