Lezoko Industrias Salvako langileen manifestazioa

2006/07/13

Lezoko Industrias Salva enpresako langileek mobilizazioekin jarraitzen dute. Horrela, gaur, uztailak 14, manifestazioa egin dute Donostian. Manifestazioa 12:00tan hasi da Boulevard-ean. Langileek enpresak lan hitzarmenean duen jarrera salatu nahi dute. Izan ere, zuzendaritzak aurreko hitzarmenek jasotzen zituzten eskubide askoren murrizketa proposatu du. Orotara 140 langilek lan egiten dute Industrias Salvan.