LHE-a onartu ez izana salatzeko kontzentrazioa Eusko Legiltzarraren aurrean

2006/06/22

ELA, ESK eta STEE-EILAS sinikatuek Legegintzarako Herri Ekimena onartu ez izana salatzeko kontzentrazioa burutu dute gaur goizean Gasteizen. Ekitaldian hiru sindikatuetako arduradun nagusiek hartu dute parte.

Kontzentrazio honekin hiru sindikatuek Gasteizko Parlamentuko mahaiak LHEa atzera bota izana salatu nahi izan dute. Parte hartzaileek nabarmendu dutenez, erabakia politikoa izan da. Izan ere, Nafarroako Parlamentuko mahaiak onartu egin du Gasteizkoak atzera bota zuen herri ekimena.