Lidon Sorianok 'Palestina: estado crítico' hitzaldia eskainiko du

2007/10/22
Urriaren 24ean, asteazkena, Lidon Sorianok 'Palestina: estado crítico' hitzaldia eskainiko du ELAk Bilbon duen egoitzan. Lidon Komite Internazionalistetako kide da, eta bidai ugari egin ditu Palestinara.

Manu Robles-Arangiz Fundazioak antolatutako hitzaldia 18:00tan hasiko da, ELAk Bilbon duen egoitzan. (Barrainkua kalea 13). Sarrera librea eta doanekoa izango da.