Linamar Toolingeko greba amaitu da soldata hobetu eta lanaldia murriztu duen akordioarekin

2022/06/21
ELAk akordioa lortu du Linamar Toolingen (lehen Uribesalgo) hitzarmenaren aplikazioa berreskuratu eta blindatzeko, eta enpresak ezarri nahi zuen malgutasuna alde batera uzteko

ELAko ordezkariek osatzen duten Linamar Tooleingeko (lehen Uribesalgo) enpresa batzordeak, akordio bat sinatu du maiatzaren 2tik langileak egiten ari ziren greba mugagabeari amaiera emateko.

Akordio horrekin, enpresak amaitutzat ematen zuen hitzarmena berreskuratzen da, eta edozein aldaketaren aurrean haren aplikazioa blindatzen da. Gainera, akordioak soldata igoerak, urte amaierako ordainsaria plantilla osoarentzat izatea eta inolako kontzeptu aldakorren mende ez egotea eta urteko lanaldia 7 ordutan murriztea jasotzen ditu. Gainera, ez dira martxan jarriko enpresak ezarri nahi zituen malgutasun mekanismoak.

Honekin guztiarekin amaiera ematen zaio borroka prozesu luze bati, non antolakuntza, sindikalizazioa eta greba akordio on bat lortzeko giltzarri izan diren.