Lizitazio-baldintzak urratu dituzte nahita Getxoko etxez etxeko laguntzan
2013ko irailean saiatu zen lehen aldiz enpresa esleipenduna 2 langileren lanaldiak eta soldatak erdira murrizten. Auzitara jo ondoren, enpresak bertan behera utzi zuen bere erabakia. Hilabete batzuk geroago, ordea, 2014ko ekainean, bi kontzeptu horiek %20 murriztu zituen. Batzordeak aurka egin zion erabaki horri, eta azaroan epaitegiak indargabetu zuen aldaketa. Handik egun gutxira, enpresak bereari ekin zion berriro, eta antzeko murrizketa bat ezarri guran azaldu zen: langile beren lanaldiak, eta soldatak, %20 murriztea. Bada, hirugarren aldiz epaitegiak enpresaren aurka ebatzi du, eta murrizketa indargabetu. Epaiak arrazoirik gabekotzat jo du enpresaren erabakia.
ELAk enpresaren tema hori, 2 langileren lan-baldintzak aldatzekoa, salatzen du, eta baita Udalaren utzikeria ere, ez baitu eskurik hartu arazoan, eta ez da ezertaz arduratu. Gainera, lizitazio-baldintzak ez betetzeko tema horregatik langileek etengabe jo behar dute auzitara, beren lan-eskubideak zaintze aldera; nahiz eta enpresaren asmoak argi eta garbi bidegabeak eta funtsik gabeak izan.
Sindikatuak eskatzen dio Getxoko Udalari lizitazio-baldintzak betearazteko UTE SAD Lagunduz enpresari, eta etxez etxeko zerbitzuko enplegatuen lan-baldintzak eta osasuna zaintzeko, zerbitzu horren azken erantzulea baita.