Lodosako zahar egotzako langileen lan eskubideak errespetatu gabe jarraitzen du enpresak

2014/09/17
Zahar egoitzako langileak berriro mobilizatu dira GSR enpresaren aurka (Mondragon Kooperatibaren taldekoa) beronek kudeatzen baitu Lodosa herriko zahar egoitza eta. Duela aste gutxi enpresa honetako kaleratzeak salatzeko elkarretaratu ziren, enpresari bilera eskatu egoera zuzentzeko eta oraindik ez dute erantzunik izan.

GSR enpresa egoitza honen kudeaketan sartu zenetik lan baldintzak erabat narriatu dira eta era berdinean egoiliarrei eragiten dien giro orokorra okertu. Egoitzaren zuzendaritzak plantillari ematen dion tratua guztiz iraingarria da.

Udalari arazoan esku hartzea exijitzen diogu eta enpresa derrigortu plantillaren eta delegatuen aurkako jazarpenari bukaera eman diezaion.

Esan bezala, GSR enpresak bere web orrian dionez helburutzat du “enpresako pertsonalaren partaidetza, errekonozimendua eta garapen pertsonal nahiz profesionala eta sozietariorako inguru egokia sortu, beren esku hartzea eta motibazioa zerbitzu egokiaren euskarriak baitira eta”.

Beraz, kaleratutako 17 lankideren berrartzea exijitzen dugu, ezarritako zigorrak ezabatu y lan harremanak modu demokratikoan bideratzea.

ELAk plantillarekin bat eginda jarraituko du beren eskubideen defentsan.

Azkenik, eskertu nahi dugu Lodosako herritarrak eskaintzen ari zaizkigun babesa eta atxikimendua, eta adierazi ere mobilizatzen jarraituko dugula, harik eta lan harremanak bideratu arte.