Logística y Acabados enpresako langileek greba mugagabea hasi dute hitzarmen propio baten alde

2021/12/17
Orioko Logística y Acabados SL enpresako langileak greba mugagabean daude abenduaren 13tik, enpresa-hitzarmena negoziatzeko. Besteak beste, soldata-igoerak eta urteko ordutegi-banaketan eta txanda-kontratuetan hobekuntzak eskatzen dituzte. Era berean, aldi baterako laneko enpresen prekarietatearen aurkako borroka nabarmendu nahi du ELAk; langileak ere greba mugagabean daude, pertsona horiek enpresak zuzenean kontrata ditzan.

Enpresa horretan Industria Kimikoaren Estatuko Hitzarmena aplikatzen da, eta haren lan-baldintzak oso urriak dira; era berean, 2020ko abenduan amaitu zen enpresa-itun bat dute indarrean.