Loiuko aireportuan lorezaintzako lehen hitzarmen kolektiboa sinatu da

2005/05/22

Estatuko hitzarmenarekin alderatuz soldatak %8 altuagoak dira

Loiuko aireportuan lorezaintza lanean aritzen diren langileek, CESPA enpresakoak, hitzarmena sinatzeko akordioa lortu dute. Soldata igoerak %5,75, %6,55 edo %7,55ekoak izango dira kategoria ezberdinentzat eta hitzarmenak iraungo dituen 3 urteetarako.

Negoziazioa duela urte bat baino gehiago hasi zen eta Loiuko aireportuko azpikontratek aurrera eraman duten borrokaren baitan sar dezakegu hitzarmen hau. Aireportuan bilkurak eta bi lanuzte egin dira pasa den astean.

2006ko abenduan beste paga bat, 20 lan orduko lanaldiaren murrizketa eta urte bakoitzeko 33, 36, eta 39 eurotako produktibitate plus bat izan dira beste lorpen nagusiak.

ELArentzat akordioa oso positiboa izan da diskriminazioen aurkako borrokan beste pausua eman delako, subrogazioari esker lanpostuak mantentzea bermatu delako eta lan baldintzak mantentzea ere lortu delako.