Loiuko aireportuko garbitasun grebako gutxiengo zerbitzuak neurrigabekoak

2011/01/18
Auzitegiak aintzat hartu du ELAk greba eskubidea urratzen zela-eta egindako kasazio-helegitea. ELAk Auzitegi Gorenera jo zuen , eta honek bere kasazio-helegitea aintzat hartu du.

2009ko Aste Santuan Loiuko aireportuko garbitasuneko langileek greba egin zuten hainbat egunetan, beren baldintza soziolaboralen hobekuntza eta negoziazio esparru propioa aldarrikatzeko.

Greba deialdi hau zela-eta Sustapen ministerioak argitaratu zuen gutxieneko zerbitzuetarako agindua ELAk eta greban zeuden langileek salatu egin zuten, erabat neurrigabea zelako eta greba egiteko eskubidea guztiz urratzen zuelako.

ELAk administrazioarekiko auzibidean helegite bat sartu zuen, baina hau atzera bota zuen Auzitegi Nazionalak; sindikatuak, orduan, Auzitegi Gorenera jo zuen, eta honek bere kasazio-helegitea aintzat hartu zuen.

ELAk nabarmendu egin nahi du epai hau, jurisprudentzia sortzen duen heinean, baina salatu beharrean dago greba izan zenetik ia bi urte joan direla, eta agindu hark langileen grebarako eskubidea oso modu larrian urratu zuela.