Loiuko aireportuko gatazkan epaitegiak arrazoia eman dio ELAri

2009/04/15
EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salak arrazoi eman dio ELAri Ertzaintzaren Zuzendariak emandako Ebazpenaren aurrean sindikatuak aurkeztu duen errekurtsoan.

Loiuko Aireportuan pertsonalgo honen greba zela eta egiten ziren elkarretaratze ezberdinetan honako Ebazpenak, besteren artean,  megafonia edo beste elementu zaratatsuen erabilera debekatzen zuen. EULEN eta AENA enpresak pertsonalaren lan baldintzak negoziatzeari etengabe uko egitean sortu da gatazka hau.

Ebazpenak eta neurriz kanpoko gutxieneko zerbitzuek – hauek ere errekurrituak izan dira-, greba bertan behera uztea ekarri zuten. Greba egunaren bezperan bertan langileen greba eskubidea murriztera etorri zen Ebazpena, ez baitzuen aurreko entzunaldi izapiderik izan eta, ondorioz, defentsa-gabezia sortzen zuen. ELAren errekurtsoaren ondorioz epai honek grebalarien eskubidea errekonozitzen du.

ELAren iritziz, agerikoa izan da Ertzaintzaren Zuzendaritzaren  asmoa langileen greba eskubidea urratu nahian eta baita ere gatazka honen eragin ikusgarrienak neutralizatu nahian. Hortaz, greba bertan behera uztean, berak nahi zuena lortu zuen. Honek frogatzen du Ertzaintzaren Zuzendaritza patronalen interesen alde jotzen duela, baita bidegabeko ebazpenak ezarri behar badira ere.