Loiuko aireportuko parkingeko beharginek hiru aste daramatzate greban
2014/10/06

Empark enpresako beharginek, Loiuko aireportuko parkinga kudeatzen dutenek, irailaren 15ean abiatu zuren greba mugagabeak aurrera darrai. Azken hilabeteetan gauzatutako kaleratzeak salatu eta berauen berronarpena eskatzen dute. Irailean 4 behargin kaleratu zituen enpresak, eta apirila ezkero 8 izan dira.
Greba hasi zenez geroztik, grebalarien funtzioak ordezkatu ditu enpresak legez kontra ; tiketak saltzeko makinak birkargatu baitituzte. Lan ikuskaritzan salatu dira ordezkapen horiek.