Loiuko Aulaga zahar-etxeko langile baten kaleratzea deusez deklaratu du epaiak

2017/02/09
Epaian enpresa kondenatu dute langilea berehala lanpostura berronartzera, eta kaleratze-egunetik jaso ez dituen lansariak ordaintzera. 2016ko uztailaren 8an Loiuko Aulaga GURENA egoitzako zuzendaritzak ELAko afiliatua kaleratu zuen, enpresan 10 urte baino gehiagoko antzinatasuna izan arren. Horretarako, hutsegite larriak leporatu zizkioten, baina ezin izan dituzte frogatu epaitegian.

ELAk hasieratik adierazi zuen kaleratze horiek egoitzetako langile grebalarien aurkako kriminalizazio-kanpainaren barruan kokatu behar zirela. Egun berean, beste kide bat kaleratu zuen zuzendaritzak eta epaia datozen asteotan espero da.