Gasteizko Vithas Ospitalea

Jaurlaritzak ezarritako gehiegizko gutxieneko zerbitzuek baldintzatu du lehen greba eguna

2023/06/19
Gutxieneko zerbitzuak ia langile guztiei eragiten die deitutako bost greba egunetan. Grebaz gain, garu manifestazioa ere egin dute Gasteizen.

Gasteizko Vithas San Jose Ospitaleko enpresa batzordeak (ELA 4, CCOO 4 eta UGT 1) bost greba egun deitu ditu aste honetarako, hitzarmen berriaren negoziazioan enpresak ezarri duen blokeo sistemikoarekin amaitzeko. Gaur dute lehen greba eguna, eta eraba baldintzatu dute Eusko Jaurlaritzak ezarritako gehiegizko gutxieneko zerbitzuek, langileen % 100 ingururi eragitzen baitie. Gaur, astelehena, langileek manifestazioa egingo dute Ospitaletik abiatuta, goizeko 11:00etan.

Hilabeteetan edukirik gabeko negoziazioen ondoren, enpresak ez du langileen lan baldintzak hobetzeko eskaintzarik aurkeztu. Gauzak horrela, 220 langile baino gehiago dituen enpresa honetan, langileek erosteko ahalmenaren % 16 baino gehiago galdu dute 2021etik. Langile guztien baldintzak prekarizatzen ari dira, eta enpresen mozkinek gora egiten dute.

Gaur egungo hitzarmena, urtebeteko ultraktibitatean, arriskuan dago. Horregatik, enpresa batzordeak astebeteko greba deitu du, besteak beste, KPIari lotutako soldata igoerak, lanaldi jaitsiera eta baja osagarriak hobetzeko.