Lozy´s Pharmaceuticals (Lekaroz)

Lozyseko plantilla Iruñean mobilizatu da hilabete greban bete bezperan

2024/03/19
Ekoizpena geldirik dago otsailaren 20tik, plantillak grebara jo baitzuen hitzarmen propioa negoziatzeko asmoz.

Lozy's Pharmaceuticals enpresa Lekarozen dago kokatuta eta 78 langile inguru ditu, ELAk ordezkatuta. Enpresak kimiketako hitzarmen estatala aplikatzen du, eta langileak hitzarmen propioa negoziatu nahi dutelako greban daude otsailaren 20tik.

Hasiera hasieratik, enpresak uko egin dio enpresa hitzarmen bat negoziatzeari, eta, harrezkero, oso elkarrizketa gutxi izan ditu batzordeak enpresarekin, eta ez dira batere emankorrak izan.

Hori dela eta, gaur, hilabetea greban bete bete bezperan, langileek hiru elkarretaratze egingo dituzte Iruñeko hiru toki desberdinetan: goizeko 9etan Nafarroako Parlamentuaren parean bildu dira, goizeko 11etan Udaletxeko Plazan eta 12:30ean Lozy's-eko bezero nagusia den Geiser Pharma enpresan.