Made for Success azpikontrataren jarduera antisindikalaren aurrean, neurriak har ditzala eskatu dio ELAk Jaurlaritzari

ELAk askotan salatu du, 2019ko abenduan Made for Success enpresari zerbitzua esleitu zitzaionetik, ez duela hitzarmena betetzen. Hona hemen bete ez dituen zenbait arlo:
• 20 egunetik gorako ordainketak atzeratzea.
• Gaizki ordaindutako nominak.
• Langileei jantziak ez ematea.
• Lanerako materialik ez ematea.
• Baimenak ukatzea, etab.
Lan Ikuskaritzak dagoeneko zigortu du enpresa horregatik guztiagatik, baina Jaurlaritzak oraindik ez du enpresa horren aurka egin. ELAren ustez, onartezina da gobernuak zerbitzu bat azpikontratatzea eta, ondoren, eskuak garbitzea, langileek zerbitzu hori egin behar dutenean. Ildo horretan, sindikatuarentzat ulergaitza da Jaurlaritzak hitzaremnak betetzen ez dituzten enpresei lanak esleitzea.
Azkenik, ELAk ziurtatu du ez duela onartuko Made for Success azpikontratako langileek lanaldi partzialekin, kontratu prekarioekin, ordainketetan atzerapenak dituztenekin, laneko arroparik gabe... jarraitzea.