Maderas Loberako langileek hilabete bat daramate greban
2006/04/19
Trapagarango Maderas Lobera enpresako langileek lehen hilabetea bete dute greba mugagabea hasi zutenetik. Grebaren helburua, hitzarmen duin bat lortu eta langile bat kaleratu izana salatzea izango da. Martxoaren 22tik greban dauden 18 langileak enpresaren zuzendaritzak orain arte negoziatzeko izan duen borondate eza salatu nahi dute. Izan ere, 2004. urtetik hona hitzarmenaren negoziazioa etendu du zuzendaritzak. Azken hiru urte hauetan, beraz, ez dira ez soldatak igo ez langileen lan baldintzak hobetu.