Madril eta Gasteizko gobernuek 2011ko aurrekontuen murrizketa adostu dute

2010/07/28
Zerga- eta Finantza-Politikako Kontseilua Espainiako gobernuak eta autonomie-takoek osatzen dute; uztailaren 27ko bileran, Madrilen, kontseilu honek erabaki zuen 2011rako autonomi-erkidegoen defizita gehienez BPGaren %1,3 adina izango dela.

ELAk salatu egiten du gaurko egoera ekonomikoan, zerga-presio apala eta gero eta txikiagoa delarik, erabaki honen ondorioz gobernuen aurrekontuak oso murriztuak izango direla.

ELAren ustez argi dago Jaurlaritzak Zerga- eta Finantza-Politikako Kontseiluaren erabakia onartzen duela; beraz, 2011ko aurrekontuan defizita oso txikia izango da, aipatutako BPGaren %1,3 alegia. Honela Gasteizko gobernuak ontzat ematen du 2011ko aurrekontuan aurtengoarekiko murrizketa handiak egin beharra.

ELArentzat Espainiako gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko akordio hau oso larria da, hainbat arrazoi dela-eta:

·         Elkartasun sozialeko politikak baztertzen dira- Jaurlaritzaren 2011ko aurrekontua murriztuta kaltetuta geratuko dira osasungintza, irakaskuntza, etxebizitza eta pobreziaren kontrako borroka.

·         Langabezia gora- Aurrekontu murriztuek enplegua gutxitzea ekarriko dute, bai arlo publikoan, bai pribatuan; langabezia maila hazi egingo da, eta dagoeneko Europako Batasuneko batez besteko kopurutik gora dago.

·         Autogobernuari uko egitea, aurrekontuei dagokienez- Jaurlaritzak bere borondatez bat egin du defizita mugatzeko akordioarekin, eta horrela Kontzertu Ekonomikoak aitortzen dioni aurrekontuak erabakitzeko ahalmenari uko egiten dio. Espainiako erkidego homologatu izateko erabakiaren ondorioz langabezia handituko da eta gizarte-babesa gutxitu.