Negoziatzeko eskubidearen alde eta politika antisozialen kontra Madrilen

2011/04/05
Gizarte-gastuaren murrizketak salatzeko eta negoziazio kolektiboaz erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko gaur 6.000 lagun inguruk Madrilen izandako manifestazioan parte hartu dute. ELArekin batera euskal gehiengo sindikaleko beste kideak eta CIGek deituta, batik bat Euskal Herritik eta Galizatik joandako milaka langileek Madrilen UGT eta CCOO CEOErekin negoziatzen ari diren erreforma salatu dute.


Adolfo Muñoz, Txiki, ELAren idazkari nagusiaren interbentzioa

Agur solidario bat hemen bildu garen sindikatuetako militanteoi. Azken 35 urteetako politikarik antisozialena salatzera etorri gara, eta aldarrikatzera badagoela beste sindikalismo bat, astakeria hori onartzen ez duena, amore emateko prest ez dagoena.  Alternatibak eskaintzen dituen sindikalismoa, mobilizatzeko gauza den sindikalismoa.

Irakurri testu osoa