Madrilgo erabakiak kudeatzera mugatuko da Lopezen Gobernua

2009/09/08
ELAren iritziz, transferitzekoak diren enplegu-politika aktiboei dagokienez, argi geratu da itxitako akordioaren arabera EAEn eskumen horiek erabakitzeko ahalmenik gabe kudeatuko direla.

1.  Aztertutako gaien eta lortutako aurreakordioen inguruan erabateko iluntasuna dago; ez dute informaziorik eman, propaganda hutsa baizik. ELAk Eusko Jaurlaritzari eskatu dio langile-klasearentzat hainbesteko garrantzia duen gai honetan informazioa jasotzeko eta parte hartzeko aukera eman diezaiola. Baina ez da inongo erantzunik jaso. Gehiengo handia duen ordezkaritza sindikala baztertu egiten dute, eta ostrazismora eraman nahiko lukete.

 

2.     Transferitzekoak diren enplegu-politika aktiboei dagokienez, argi geratu da itxitako akordioaren arabera EAEn eskumen horiek erabakitzeko ahalmenik gabe kudeatuko direla, autonomia bat gehiago gailitzan. Horrela, berton ere Espainia EBko  langabezia tasarik handienera eraman duten politikak ezarriko dituzte.

3.      Patxi Lopez Lehendakariak iragarri du kotizazio sozialekin zerikusia duten enplegu-politika aktiboen baliabide ekonomikoak kudeatzeari uko egingo diola. ELAren ustez hau oso erabaki politiko larria da, eta guztiz kontrakoa da hitzetik hortzera darabilten asmoarekiko,  hots, Kontzertu Ekonomikoa errespetatuko dutela.

 

Hori dela eta, ELAk Eusko Jaurlaritzari enplegu-politikari buruzko jarrera tinkoa har dezala eskatzen dio, honako puntuak aintzat hartuz:

  • Enplegu-politikaren inguruko eredua EAEn erabaki eta gauzatu behar da; estatuan erabakitako ereduen menpeko eskumenik ez da onargarria.
  • Kontzertu Ekonomikoan finkatutako irizpideak errespetatu behar dira. Finantzabide egokiari uko egitea tokiz kanpo dago.